Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

orgasmo

iz. Sexu atseginaren burutze unea.  v Gizonaren eta emakumearen sexu jarduera bizitasun gorenera iristean gertatzen da orgasmoa. Gizonarengan hazia isurtzearekin batera gertatzen da eta une laburra izan ohi da; emakumeengan, aldiz, luzeagoa izaten da. Orgasmoa izaten den unean organismoan, nerbio sisteman, batez ere, erreakzio berezi batzuk gertatzen dira; hala, bihotz taupadak eta arnasa bizkortu eta odolaren presioa handitzen da.