Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

organosol

iz. Kim. Isurkari organiko batean urtzen ez den edozein gairen koloide erako dispertsioa. Isurkari organikoaren ordez ura dagoenean dispertsioari hidrosol deritza. Plastikoen industrian erabiltzen da, batez ere, hitz hau, oso xehetua dagoen erretxina termoplastiko baten, plastifikatzaile baten, eta disolbatzaile baten nahastura edo suspentsioa izendatzeko. Giro tenperaturan isurkari likatsua da, eta berotzen denean kautxuaren tankerako solido bihurtzen da. Eransgarrietan eta era mekanikoan egiten diren hainbat bainu motatan erabiltzen da.