Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

organofosforo

izond. Kim. Fosforoa osagai duten konposatu organikoez esaten da. Horien artean hauek aurkitzen dira: 1) Fosfolipido edo fosfatidoak; oso zabalduak daude izadian, eta lezitinaren, hainbat proteinaren eta azido nukleikoen osagarri dira. 2) Azido fosfinikoaren eta fosfonikoaren esterrak; intsektu hiltzaile, plastifikatzaile eta erretxina aldarazle gisa erabiltzen dira. 3) Pirofosfatoak; intsektu hiltzaile eta neurogas gisa erabiltzen dira. 4) Glizerinaren, glikolaren, sorbitolaren eta abarren ester fosforikoak; ongarrien osagai dira. Gai horietako gehienak animalien metabolismorako oso garrantzitsuak badira ere, pirofosfatoen taldekoak oso pozoitsuak dira.