Orelli, Giorgio
Suitzar idazlea, italieraz idazten zuena (Villa Bedretto, 1921). Bellinzonako Merkataritza Eskolako irakasle izan zuen urteetan. 1944an lehenengo poema bilduma argitaratu zuen: Né bianco, né viola (1944, Ez zuri ez more). Hala ere, gaztetako lan gehienak geroago argitaratu ziren, L'ora del tempo (1962, Denboraren ordua) liburuan. Aurrerago, beste bi poesia bilduma argitaratu zituen, heldutasunean apailatutako testuekin: Sinopie (1977) eta Spiracoli (1989). Bi saiakera liburu ere argiraratu zituen: Accertamenti verbali (1978, Ahozko baieztapenak) eta Il suono dei sospiri (1990, Hasperenen hotsa). Lan horietan italiar jatorriko oinarri teorikoak errusiar estrukturalismo eta formalismoarenekin nahasten ditu. Bere poesian eguneroko bizimodua islatzen du, eta baita urratu eta hautsi ere, aldi berean.
- Orel
- Orel
- Orella Unzué, José Luis
- Orella
- Orellana, Francisco de
- Orelli, Giorgio
- oremahai
- oren
- Orenburg
- Orendain
- Orendain