Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

opilioi

iz. Zool. Araknidoen klaseko izen bereko ordenako artropodoa. Opilioiak 1-20 mm luze izaten dira, baina hankak luzatuz gero 20 cm ere har dezakete. Gorputza arrautza egiturakoa dute. Prosoma edo bularraldea eta opistosoma elkarri erantsiak dituzte, eta hankak finak eta oso luzeak. Arrautzaz ugaltzen dira eta haragijaleak dira. 2.500 opilioi mota ezagutzen dira.  v Opilioi arrunta (Phalangium cornutum). Opilioien ordenako armiarma, hanka luze meheak dituena. Bizkarraldea gris iluna eta sabelaldea zuri grisaxka ditu. Gauez ibiltzen da.