Öpik, Ernst Julius
Estoniar astronomoa (Kunda, 1893- Ipar Irlanda, 1985). Moskuko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta han bertan egin zituen, halaber, bere lehenengo ikerketak. Lehen Mundu Gerran Turkestango Unibertsitatea sortzen lagundu zuen Tashkenten. Gero Estoniara itzuli zen doktore ikasketak egitera, eta astronomiako sailaren ardura izan zuen Tartuko Unibertsitatean, Bigarren Mundu Gerrara arte. Gerraz geroztik Armagh Behatokian aritu zen lanean, Ipar Irlandan. Meteoroak, kometak eta asteroideak aztertu zituen, eta Marteko kraterrak iragarri zituen. Halaber, garrantzi handiko ekarpenak egin zituen izarren egituraren eta bilakaeraren teorian.
- operkulu
- operoi
- opetsi, opets, opesten
- Ophüls, Max
- opiazeo
- Öpik, Ernst Julius
- opil
- opildu, opil(du), opiltzen
- opilioi
- opiltxo
- opio