Ophüls, Max
(Max Oppenheimer jaiotza izenez). Frantses zinema zuzendaria, jatorriz alemaniarra (Saarbrücken, 1902 - Hanburgo, 1957). Antzerkian hasi zen lanean hamazazpi urte zituela, baina geroago zinema lanak egiten hasi zen. Ophüls-en lanek oso estilo berezia dute: xehetasunak, dekoratuaren eta gaiaren arteko harreman estua, kamera mugimendu laster bereziak. Austrian, Frantzian, Italian, Holandan eta Estatu Batuetan egin zituen filmak. Lan aipagarrienak: Liebelei (1930), La ronde (1950), Le plaisir (1951), Madame de... (1953), Lola Montes (1955).