Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

opereta

iz. Antzerki lan arin eta samurra, elkarrizketak, musika eta dantza batzen dituena.  v  Estatu Batuetako opereta. Testua, dantza eta musika tartekatzen dituen antzerki lana, operetaren antzekoa, baina koreografiari garrantzi berezia ematen diona. Bigarren Mundu Gerraren ondoren finkatu zen. Antzerki musikal edo opereta aipagarriak dira: G. Gershwin-en Oh kay! (1926), Funny Face (1927) eta Of Thee I Sing (1931); Oklahoma, (1943), R. Rodgers-ena; Kiss me Kate (1948), C. Porter-ena; My Fair Lady (1956-1957) F. Loewer-ena; West Side Story (1957), L. Bernstein-ena; Hair (1969), G. Mc Dermot-ena; Jesus Christ Superstar (1969) eta Evita (1978), A. Lloyd Weber-enak.