Oņate, Juan
Gipuzkoar konkistatzailea, Mexikon jaioa, Cristobal Oņateren semea (Panuko, Zakatecas, 1550 - ?, 1625). Mexiko Berria konkistatzeko espedizioa antolatu zuen 1595ean. 1598an, hango aginpidearen jabe egin zen, eta, Ozeano Barerako bidea aurkitu nahian, espedizioak bidali zituen Kansas-era (1601) eta Kaliforniako golkora (1605). Santa Fe hiria sortu zuen 1605ean.