Oña
Burgosko ipar-ekialdeko hiria (Bureba, Oka-ko mendien harana). 2.039 biztanle. v Historia. Iruñeko erreinuaren barnean egon zen XII. mendearen erdialdea arte. Ospe handiko abatetxe bat sortu zuen han Antso Gartzeitz kondeak eta bertan ehortzi zuten Antso Nagusia, Nafarroako erregea, 1035. urtean.