olio
iz. Olibetatik ateratzen den isurkari koipetsu eta likatsua, hori berdaxka; zenbait landare, animalia edo meatatik ateratzen den gai koipetsua, ohiko tenperaturan isurkaria dena eta uretan urtzen ez dena. v Landare olioak. Olioa ematen duten landare nagusiak hauek dira: olibondoa, lihoa, koltza, errizinoa, kakahuetea, kotoia, palmondoa eta soia. Gehienetan, presioz ateratzen dira olio hauek (errotetan), baita xehetu ondoren disolbatzaileak erabiliz ere. v Animalia olioak. Glizerina esterren eta azido organikoen nahasturak. v Oliba olioa. Oleina eta linoleina dira osagarri nagusiak (% 73), eta baditu palmitina eta estearina (% 27) ere. 0’921eko dentsitatea du. v Gibel olioak. Iodo asko dute, eta horrekin batera, glizeridoak eta A, B eta D bitaminak. Azken hauei zor diete sendatzeko ahalmena. Zenbait arrainen gibeletik ateratzen dira: bakailaoa, tiburoia, atuna, arraia, etab.