Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

olioerretxina

iz. Kim. Esentzia olioen eta erretxinen arteko nahasketaz eratuak dauden landare jatorriko gai multzo batzuen genero izena. Olioerretxinak solidoak eta oso likatsuak dira, eta gehienetan izaera terpenikoa duen erretxina batez eta esentzia olio batez osatuak daude. Azido bentzoikoa edo zinamikoa ere edukitzen dute. Landareetan usteltzea eragozten dute eta hondakinak kanporatzeko bidea dira. Olioerretxina mota asko dago. Antzina zauriak sendatzeko erabiltzen ziren. Gaur egun, esentzia olioa gai terpenikoengandik banandu egiten da, olioa baita janarien gozagarriak eta lurrinak prestatzeko balio duena.