Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

olibo-zume

iz Bot. Eleagnazeoen familiako zuhaitza, 5-10 m luzea, hosto erorkorrak, gainetik berdeak eta azpitik zurixkak dituena (Elæagus angustifolia). Enbor okerra eta adar arantzatsuak ditu; hostoak lantza itxurakoak eta adar txikien alde batera eta bestera txandaka antolatuak. Lorea txiki horixka du eta fruitua olibaren antzekoa, harena baino txikiagoa, eta egituraz luzaranagoa. Balkanetako penintsulan, Asia Txikian eta Iranen hazten eta lantzen da.