Olibondoen mendia
Jordaniako mendia, Palestinan, Jerusalemetik ekialdera; 800 m garai da. Oliboen mendiaren mendebaleko maldetan dago Jetsemaniko baratzea, Bibliaren arabera, Judak saldu ondoren, Jesus atxilotu zuten tokia. Garrantzi handia du kristauentzat, Ebanjelioen arabera Jesu Kristo bertan izan zelako bizitzako azken eguneta, eta handik igo zelako berpiztu ondoren zerura.
- olibadi
- olibatze
- olibino
- olibo
- olibondo
- Olibondoen mendia
- olibo-zume
- Olier, Jean-Jacques
- oligarka
- oligarkia
- oligarkiko