Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

olibino

iz. Geol. Burdinaren eta magnesioaren silikato naturala [(MgFe)2SiO4]. Erronbo sisteman kristaltzen da. 3,27 g/cm3 eta 4,2 g/cm3 bitarteko pisu espezifikoa du, eta 6,5 eta 7 bitarteko gogortasuna, Mohs eskalan. Gardena da. Peridoto ere deitzen zaio. Olibinoa erraz itxuraldatzen da, ur beroaren nahiz karbono dioxidoaren eraginez. Aldaketa horien bidez serpentina, iddingsita, magnetita edo opaloa sortzen dira. Olibinoak magma jatorria du, eta silize gutxiko edo gabeko harrietako osagai nagusia da. Peridotitan, gabroan, diabasan, basaltoan eta abarretan aurkitzen da. Krisolito izenez ezagutzen den olibinoaren aldaera kolore berde argikoa da, gardena, eta bitxigintzan erabiltzen da.