Oleinik, Olga Arsen'evna
Errusiar matematikaria (Kiev, 1925 - Mosku, 2001). Moskuko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta bukatu orduko lanean hasi zen han bertan. 1973an Ekuazio Diferentzialen Saileko buru izendatu zuten. Hirurehundik gora artikulu eta hainbat liburu idatzi zituen, aljebra geometriaz, ekuazio diferentzial partzialez, eta fisika matematikoaz, besteak beste.