Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oleo

iz. Art. Pintura mota, landare olioz eta koloregaiz egindako margoez egiten dena.  v  Lihazitik eta intxaurrondoaren fruituetatik ateratzen da batez ere oleo pinturarako olioa. Oleoaren ezaugarri garrantzizkoenak margoak errazago nahasteko eta elkarren gainean ezartzeko ematen duen aukera eta koloreen distira dira. Erdi Aroan erabiltzen hasi zen erabiltzen eta XVI. mendetik gehien erabili den margolaritza teknika da. Van Eyck anaiek garrantzi handiko berrikuntzak egin zituzten oleoaren teknikan; orobat, teknika honen erabiltzaileen artean aipagarriak dira Antonello da Mesina, Bellini eta Tiziano.