oleiko, azido
Kim. Azido cis-9-oktadekanoiakoa. Azido koipetsu asea da (C17H33COOH), eta animalien eta landareen koipeetan aurkitzen da. Isurkaria eta kolorerik gabea da egoera garbian. 4 °C-tan solidotzen da; dentsitatea 0,895 g/cm3 da, eta irakite puntua 286 °C. Sukoia da. Airearekin oxidatu egiten da eta horiaren eta gorriaren tarteko kolorea hartzen du. Uretan ez da urtzen; alkohol, eter eta urtzaile organikoetan urtzen da. Beste olio eta azido koipetsuentzat urtzaile ona da. Xaboiak ekoizteko lehengai gisa, ukenduak eta kosmetikoak egiteko, janarien gehigarri gisa eta sintesi organikoetarako erabiltzen da.