Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oleato

iz. Kim. Azido oleikoaren gatz edo esterra; gatz horiei xaboi ere deitzen zaie. Izadian dagoen esterrik ugariena trioleina da; fruituetatik eta aleetatik ateratako jateko onak diren olioen nagusia da (oliba olioarena, soja olioarena, eta abar). Nahiz xaboiak nahiz molekula pisu txikiko alkoholen eta amino-alkoholen esterrak eragile tentso-aktibo gisa erabiltzen dira. Azido oleikoaren esterrak alkaloideak ingurune azidoan esegita mantentzeko erabiltzen dira medikuntzan.