Oleaga Muguruza, Nazario
Bizkaitar legegilea eta euskaltzalea (Bilbo, 1884 - Bilbo, 1961). Deustuan eta Salamancan egin zituen zuzenbideko ikasketak. Zeanuriko udaleko idazkaria zen eta sortu berri zen Euskaltzaindiko urgazle izendatu zuten euskeraren alde egiten zuen lan gaitzagatik. Errepublika sortu ondoren eraturiko Euskal Aldarrikapenen Aldeko Batzordeko kidea izan zen (1931). Urte bereko Lizarrako Batzarrean ere izan zen partaide Mallabiako (Bizkaia) udaleko eta Bizkaiko karlismoaren (jaimismoaren) ordezkari gisa. Bilbon zen Espainiako Gerra Zibilaren garaian, eta Oleagak bideraturiko ekimen batzuei esker utzi zuten aske Ernesto Ercoreca, Bilboko alkate errepublikarra, Esteban Bilbao diputatu karlistaren truke; hura izan zen bi bandoen arteko lehen preso trukea. Gerra amaitutakoan Euskaltzaindiko idazkari hautatu zuten, eta Azkueri hiztegia egiten lagundu zion. Bizkaiko Kultura Batzordeko eta Legegileen Batzordeko kide izan zen. Gregorio Múgicaren Espíritu de cordura obra euskaratu zuen Zurtasun gogoa izenburupean.
- Olduwaiko zintzurra
- Olea Aristimuño, Inozentzio
- Olea Retolaza, Pedro
- Olea, Enrique de
- Olea
- Oleaga Muguruza, Nazario
- oleato
- oleazeo
- oleazio
- olefina
- Oleg