Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

olagarro

iz. Burua arrautza itxurakoa, begiak irtenak eta zortzi garro dituen soinbera, jateko ona (Ord. Octopoda).  v Olagarro arrunta (Octopus vulgaris). Azal grisa eta orban marroixkakikoa eta garroetan bi bentosa ilara dituena. Itsasazpi harkaiztsuetan bizi da. Soinberak eta oskoldunak jaten ditu, batez ere.  v Olagarro zuria (Eledone cirrosa). Azal marroi argia eta pikor txikia duena. Garroetan bentosa ilara bakarra izaten du. Mediterraneoko eta Atlantikoko itsasertzetako azpi lohitsuetan ibiltzen da.