okteto
iz. Kim. Atomo baten kanpoaldeko geruza osoa osatzen duen zortzi elektroien multzoa. Lewis eta Langmuir-en kimika balentziari buruzko teorien arabera, molekulak osatzen dituzten atomoek, kanpoaldean, zortzi elektroiez osatutako geruza dute, okteto bat alegia. Elektrobalentzia azaleko elektroi batzuk atomo batetik bestera pasatzen direlako gertatzen da; kobalentzian, berriz, hainbat elektroi erabiltzen dira bi atomoren artean. v Ziber. Zortzi bit-etako ordenagailuetan, informazioaren trataera-banako gisa jotzen diren zortzi digito bitarren segida. 1950eko hamarraldiaren bukaeran hasi zen erabiltzen hitz hau informatikan. Okteko baten bidez 256 informazio desberdin pila daitezke. Ezaugarri hori ikurrak kodetzeko erabiltzen da, alfabetoko ikurrak, esate baterako. Egokitzapen taula baten bidez, ikur bat, karakter deitua, balio numeriko bati lotzen zaio. Adibidez, ASCII taulan A 65i lotzen zaio. Batzuetan, oktetoari byte deitzen zaio, eta bi hitzak ez dira bereizten erabiltzeko orduan.