Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

oktano

iz. Kim. Petroliotik ateratzen den hidrokarburo asea (C8H18). Ez da oso pozoitsua; isurkaria da, kolorerik gabea eta sukoia. Alkoholetan eta azetonatan urtzen da, baina uretan ez. Urtzaile gisa eta sintesi organikoetan erabiltzen da. Bere isomeroak, isooktanoak alegia, kate adarkatuzko egitura du eta oktano indize handiko gasolinaren oinarria da.  v  Oktano indizea. Kim. Barne errekuntzako motorrentzat erabiltzen diren erregaien antidetonazio maila adierazten duen zenbakia, hau da, aire-erregai nahasketak, motorrean eztandarik eragin gabe jasan dezakeen gehienezko konpresioa. Heptano arruntari, oso detonantea denez gero, zeroko oktano indizea ematen zaio, eta isooktanoari, oso detonatzaile txarra denez gero, 100ekoa. Erregai baten oktano indizea 80 dela esaten denean, hau adierazi nahi da: erregai horren antidetonazio maila isooktanoko 80 zatiz eta heptano arrunteko 20 zatiz osatutako nahasketa bati dagokiona dela. Berun asko duten gasolinek 100 ingurukoa dute oktano indizea; berunik gabeko gasolinek, berriz, 85-90 ingurukoa.