oktokorolario
iz. eta izond. Zool. Zelenterodunen edo knidarioen phylum-eko antozooen klaseko koralez esaten da. Tropiko aldeko itsasoetan bizi dira, zuhaitz itxurako poliperoen barnean. Karakizko edo hezur egiturako poliperoa dute gehienek. Ahoaldean lumen antza duten zortzi garro dituzte. Digestio aparatuko barrunbea ere zortzi zatitan eta erradio egituran banatua dute. Oktokorolariorik ezagunenak Alcyonium acaule eta A. palmatum dira.