Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ojacastro

Errioxako hego-mendebaleko herria, Oja ibaiaren ertzean, Ezkarai ondoan. 270 biztanle.  v Historia. Beron zeltek edo zeltiberiarrek okupatu zuten inguru hura erromatarren garaian. Iruñeko erreinuko lurra izan zen XII. mende erdialdea arte. Euskarazko hitzak zituen dokumentu bat, XIII. mendearen hasierakoa, aztertu zuen J. Bautista Merino Urrutia ikertzaileak. Dokumentu horretan 1240. urte inguruan, Gaztelako Fernando III.aren garaian, Ojacastroko alkate nagusiak harreman publikoetan euskara erabiltzeko baimena (fazanya) eman zuela azaltzen da.