Oja
Errioxako mendebaleko ibaia, Ebro ibaiaren eskuinaldeko adarra. 60 km. Demanda-ko mendietan sortzen da eta Haroko hirian isurtzen du ura, Ezkarai, Ojacastro, Santo Domingo de la Calzada eta Casalarreina hirietatik igaro ondoren. Rioja («Río Oja») izenaren jatorria ibai honen izenean dago adituen ustez. Euskaraz hitz egin zen Oja ibaiaren arroan eta ondoko lurretan XIII. mendea arte.