Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oiardo

Arabako Urkabustaiz udalerriko herrigunea, izen bereko ibaiak (Altube ibaiaren adarra) zeharkatua (Gorbeialdea). 34 biztanle. Hizkuntza, gaztelania. Euskara XIX. mendearen hasieran galdu zen. Aipagarriak dira San Joan Bataiatzailearen parrokia eliza eta jatorri erromanikoko Goikoamako Ama Birjinaren ermita.