Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oianleku

Oiartzungo mendi lepoa. Bunanagirre gainetik iparraldera, Oiartzungo kale aldera doan mendi mailadian dago. Jose Migel Barandiaranek harrespila batzuk aurkitu zituen Oianlekun 1924an, eta, 1950ean, Luis Pedro Peñak gehiago aurkitu zituen. 1976an, J. Altunak eta P. Aresok indusketak egin zituzten bertan. Harrespila horiek K.a. 1000-600 urte ingurukoak dira, eta ehorzketetarako eraikiak izan ziren.