Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ofioglosal

izond. Bot. Polipodiopsidoen klaseko izen bereko ordenako garo motez esaten da. Familia bakarra (anfioglosazeoena) eta 79 landare mota hartzen ditu. Garo mota hauen protaloa lurrak guztiz estalia, edo erdi estalia egoten da; erraboila edo zilindro itxurakoa izan daiteke hori. Protalotik sortzen den ernamuina urteetan egon daiteke lurpean usteldu gabe. Ofioglosalen ugal zikloko landare esporadunak sustraitsuak eta oso hosto gutxikoak izaten dira. Garo mota hauek tropiko arteko lurraldeetan hazten dira batez ere.