Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

offset

iz. Teknol. Inprimatzeko prozedura modernoa. Prozedura honetan tintak ez du ukitzen papera, zilindro kate baten bidez (offset prentsa) inprimatzen baita irudia. Zuri-beltzean inprimatzeko offset prentsak hiru zilindro ditu. Aurreneko zilindroan moldearen xafla jartzen da eta tinta isurtzen da han; hortik kautxuzko geruza bat duen bigarren zilindro batera igaroarazten da irudia eta, azkenik, zilindro hori ukituz hirugarren bat da, presiokoa deitzen dena; hala, papera bi zilindroen artean pasatzen denean, irudia inprimatzen da presioz. Egunkarietako errotatibak eta inprimerietako makinak offset prentsak dira eta oso bizkor inprimatzen dute; gainera, makinara sartzen den papera, orriz orri pasa beharrean, bobina batean bilduta egoten da eta etengabean automatikoki pasa daiteke zilindroetatik. ik. inprimeria.