Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ofiuro

iz. Zool. Ofiuroideoen klaseko zenbait ekinodermoren izena. Itxuraz itsasoko izarraren antzekoak dira. Erdian disko biribil bat dute; disko horretatik eta elkarrengandik bereizita luzatzen dira dituzten bost besoak. Bai diskoan eta bai besoetan oskol egiturako azal gogorra dute. Ophiotrix fragilis da ezagunena. Erdiko diskoa zuri horixka edo marroixka izan dezake honek. Bost besoak luze meheak eta arantzatsuak ditu; kolorez zuri-beltzak, zuri-gorriak, zuriak edo horiak izan daitezke.