Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

odoluzki

iz. Med. Uzkiko eta heste meharraren azken zatiko odola biltzen duten zainen (bena hemorroidalak) barizea. Kanpokoak edo barnekoak izan daitezke odoluzkiak: kanpokoek hantura mingarriak eratzen dituzte, eta barnekoek odol-jarioak sor ditzakete. Sendatzeko, garbitasuna eta elikagaiak zaindu behar dira, eta, batzuetan, ebakuntza egin behar izaten da.