odolur
iz. Bot. Poligonazeoen familiako belar landarea (Polygonum avuculare). Zurtoin adartsu samarra du, lurrean herrestan edo gora zuzen hazten dena. Hostoak, luze estuak, lantza egiturakoak eta marroi argiak ditu; loreak, txikiak, zuriak, horixkak edo arrosa kolorekoak, eta hostoen oinetan kokatuak. Bide bazterretan, labore-sailetan eta belardietan hazten da, batez ere.