odoluste
Odolustu aditzaren aditz izena. || iz. Odolustea egin. v Med. Eriari, sendabide gisa, odola kentzea. Antzinako denboretatik erabili izan da odolustea medikuntzan, eta, gehienbat, XIX. mendean, sukarra ematen zuten eritasunetan batik bat, uste baitzen pituita deitzen zuten gai aski ezezaguna zela sukarra sortzen zuena, eta, hartara, pituita odolean omen zenez, onuragarritzat jotzen zen eriari odola kentzea, pituita gutxiago izan zezan. Gaur egun ez da ia erabiltzen.