Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Obregón, Alvaro

Mexikoko militar eta politikaria (Siquisiva, 1880 - San Angelo, 1928). Carranzaren jarraitzailea izan zen; Huertari aurre egin zion eta hark kargua utzi ondoren Mexikoko hiria hartu zuen. Bere burua liberaltzat jo zuen geroago baina azkenik berriro Carranzaren alde jarri eta indarrik gabe utzi zituen Pancho Villak eta Zapatak Carranzaren kontra antolatu zituzten matxinadak. 1920an Mexikoko lehendakari aukeratu zuten. Arazo asko izan zituen aginpidean izan zen garaian eta 1924an kargua utzi behar izan zuen. 1928an berriro aukeratu zuten lehendakari, baina urte hartan hil zuten.