Obray, Esteban de
Jatorri frantseseko eskultorea eta hargin-maisua, Nafarroako Errenazimentuko eskulturaren aitzindaria (Saint-Thomas, Erruan, XV. mende erdian - Tutera, 1556 inguruan). 1517. urtean Tuterara joan zen bizitzera eta bertako katedraleko koruko aulki gotikoak egin zuen (1517-1522). Zentronikoko elizako San Joanen erretaula nagusia egin zuen 1525. urtean eta Calatayudeko Santa Maria kolegiatako atea eta ataria (1525-1528, Juan de Talavera harginarekin). Tarazonan (Zaragoza), Burlatan eta Tafallan lan egin ondoren bukatu zuen bere maisu lana, hots, Iruñeko katedraleko koruko aulkiak. Azken honen neurrikoak dira, halaber, Sariñenako (Huesca) elizako San Franciscoren erretaula nagusia (1541) eta Zaragozako Pilar katedraleko korua (Juan de Moreto eta Nicolas Lobato harginekin batera, 1544).