Obradovic, Dositej
Serbiar idazle, itzultzaile eta politikaria (Cakovo, 1742 - Belgrad, 1811). Fraide sartu zen, baina handik gutxira bizimodu hori utzi zuen bidaiatzeko eta ikasteko. Herrialde askotan ibili zen, Ekialdean eta Europan, batez ere. Serbiako Hezkuntza ministro izendatu zuten eta Serbiako goi mailako lehen eskola antolatu zuen. Ilustrazioa Serbiara zabalarazi zuen. Itzultzaile lanak egin zituen batez ere, eta itzuli zituen lanen artean, beste hizkuntza batzuetan idatzitako hainbat maisu lan dira, Esoporen fabulak, besteak beste. Horrez gainera, Dimitri Obradovic-en bizitza eta abenturak autobiografia lana idatzi zuen.