Nilsson, Birgit
Suediar sopranoa (Karup, 1918 - Karup, 2005). J. Hislop eta A. Sunnegardekin egin zituen ikasketak Stockholmeko kontserbatorioan (1941-1946). 1946. urtean egin zuen aurkezpena Stockholmen Carl Maria von Weber-en Ezkutuko ehiztaria operako Agataren pertsonaiarekin. 1948. urtean Stockholmeko Operak kontratua egin zion eta harrezkero mundu osoko antzoki famatuenetan kantatu zuen. Wagner-en interpretari bikaina zen, bereziki Isoldarena. Kantatu zituen pertsonaia aipagarrienak: Lady Macbeth, Venus eta Elisabeth (Tannhäuser), Senta (Mamu Untzia), Elsa (Lohengrin), Brünnhilde (Sigfried), Isolda (Tristan), Aida, Salome, Elektra eta Doña Ana (Don Giovanni). Nilssonen ahotsak ezaugarri dramatiko bikainak zituen, eta musikaltasun handia.
- niktitante
- nilgai
- Nilgiri
- Nilo
- nilotiko
- Nilsson, Birgit
- Nilsson, Bo
- Nimega
- Nîmes
- Nimitz, Chester William
- Nimoy, Leonard