nilotiko
izond. Hizkl. Nilo eta Aintzira Handien aldean mintzatzen diren Afrika beltzeko hizkuntza multzo handiaz esaten da. v Etnogr. Afrikako arraza batez esaten da. Arraza honetakoek oso larruazal beltza dute, garaiak dira (1,72–1,82 m batez beste, baina asko dira bi metrotik gora direnak) eta oso meheak, dolikozefaloak. Nilotikoak dira, besteak beste, shilluk, dinka eta nuer leinuak.