Nikolaev, Andrian Grigorevik
Sobietar kosmonauta (Kazan, 1929). 1962an Vostok 3 espazio ontzia gidatu zuen, eta 64 orbita osatu zituen Lurraren inguruan. 1970ean Soyuz 9 ontzian bidaiatu zuen eta 17 egunez egon zen bere kideekin orbitan. Sekulako marka izan zen garai haietarako. Espazioan ibili den lehen emakumea izateagatik ospetsua den Valentina Tereshkoval kosmonauta sobietarrarekin ezkondu zen 1963an.