Niemöller, Martin
Alemaniar teologo eta ministro protestantea (1892 - 1984). Lehen Mundu Gerran itsas armadako ofiziala izan zen; gerra bukatu eta teologia ikasi zuen Münster-en. «Eliza Aitorlea» izeneko taldea sortu zuen Eliza Ebanjelikoaren barnean. Ideologia naziaren aurka aritu zen hasieratik. 1937an preso hartu zuten eta 1945ean amerikarrek askatu zuten. Bakearen alde eta armen aurka jarddun zuen. 1961ean Elizen Munduko Kontseiluko sei lehendakarietako bat izateko aukeratu zuten eta kargu horretan egon zen 1968 arte. Arma nuklearren aurka azaldu zen eta blokeen arteko baretzearen alde lan egin zuen. Lenin Bakearen saria (1967).