Niemeyer Soares Filho, Oscar
Brasildar arkitektoa (Rio de Janeiro, 1907). Rio de Jaineroko Arte Ederretako eskolan egin zituen ikasketak, eta Lucio Costaren laguntzaile gisa hasi zen lanean. Rio de Janeiroko Hezkuntzako eta Kulturako ministerioa da egin zuen lehen eraikuntza handia (1936-1943). Hartan Le Corbusier izan zuen aholkulari, Niemeyerrengan eragin handia izan zuena. Panpulha-ko eraikuntza multzoa, besteak beste, jatetxe biribil batek eta yatch-club batek osatzen zuena, egin zuen 1942-1944 bitartean. Obra handiena, hiri berriaren sokuntzaren zuzendaritza da. Brasildik kanpora ere baditu zenbait obra, Kubitschekek aginpidea utzita gero eginak gehienbat. Ezagunenetako bat Frantziako Alderdi Komunistaren egoitza, Parisen dagoena, da. Forma desberdinak, biribilak eta zuzenak, elkartzeko irudimen eta trebetasun berezia nabari da egin zituen eraikuntzetan; hormigoia, beira eta altzairua erabiltzen zituen kontrastean. Forma biribilen eredurik argienak Belo Horizonte-ko Frantzisko Santuaren kapera eta Duchen-eko lantegia (1950) ditu.