Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Neuchâtel

Suitzako ipar-mendebaleko kantoia, izen bereko aintziraren mendebalean. 797 km2 eta 158.569 biztanle (1990). Hiriburua: Neuchâtel (33.700 biztanle). 1815. urtean sartu zen Helvetiako Konfederazioan. Aintziraren inguruan nekazaritza da jarduera nagusia, eta haranetan, berriz, esne-behien hazkuntza. Bestelako industria nagusia erlojugintza da, La Chaux-de-Fonds hirian, batez ere. Biztanle gehienak frantsesez mintzo dira.