Neumann, Vaclav
Txekiar orkestra zuzendaria (Praga, 1920 - Viena, 1995). Erdialdeko Europan egon den orkestra zuzendari handienetako bat izan da. Pragako Musika Kontserbatorioan egin zituen bioloi eta orkestra zuzendaritzako ikasketak. Txekiar Errepublikako Orkestra Filarmonikoaren buru izan zen hogeita bost urtez. Horrez gainera, munduko orkestra garrantzitsuenak zuzendu zituen. Mahlerren interprete handienetako bat izan da.