Netanjahu, Benjamin
Israeldar politikaria (Tel-Aviv, 1949). Estatu Batuetan pasatu zuen gazteriaren zati handi bat. Massachussettseko Teknologia Institutuan egin zituen ikasketak. 1982an hasi zen politikagintzan, eta 1984an Israelen ordezkari aukeratu zuten NBEren aurrean. 1988an Kanpo Arazoetako ministrorde izan zen Isaac Sahmir-en gobernuan. 1993tik aurrera Likud eskuineko alderdiaren lehendakaria izan zen. Agintaldi horretan, Itzhak Rabin Lehen Ministroaren eta Palestina Askatzeko Erakundearen arteko bake negoziazioen aurka agertu zen. Hala ere, 1996an Lehen Ministro aukeratu zuten, Simon Peres gailenduz. 1999an Likud alderdia utzi zuen.
- Nestor
- nestorianismo
- nestoriar
- Nestorio
- net
- Netanjahu, Benjamin
- Neto, António Agostinho
- neu
- Neuchâtel aintzira
- Neuchâtel
- Neuilly