Neto, António Agostinho
Angolako politikaria, poeta eta medikua (Icolo e Bengo, 1922 - Mosku, 1978). Angolaren Askapenerako Herri Higikundea (MPLA, 1956) izenekoaren sortzaileetako bat izan zen kolonialismoaren garaian. Espetxean bi urtez egon ondoren 1962. urtean Marokora ihes egin eta MPLA-ren lehendakari aukeratu zuten. 1975ean Angolak burujabetasuna lortu zuenean Netok behin-behineko gobernuan parte hartu zuen. Gerra zibilean (1974-1976) errepublikako lehendakari aukeratua izan zen (1975). Poesia liburuak argitaratu zituen.
- nestorianismo
- nestoriar
- Nestorio
- net
- Netanjahu, Benjamin
- Neto, António Agostinho
- neu
- Neuchâtel aintzira
- Neuchâtel
- Neuilly
- Neuilly-sur-Seine