Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nestorio

Konstantinoplako teologo eta aitalehena (375 - 451). Antiokiako eskolan ikasi zuen eta han ospe handia lortu zuen hizlari gisa. 428an, Konstantinoplako aitalehena izendatu zuen Teodosio II.a enperadoreak. Kristoren bi izaeren (gizona eta jainkoa) arteko lotura azaltzen ahalegindu zen. Maria Christotokos (Kristoren ama) baizik ez zela baieztatu zuen, eta ez Theotokos (Jainkoaren ama). Horren ondorioz, garai horretako teologo asko Nestorioren kontra jarri ziren. Efesoko kontzilioan (431) kargurik gabe utzi zuten eta Antiokiatik gertu zegoen komentu batera bidali zuten, eta ondoren Oasi Handira, Arabiara.