Nesselrode, Karl Robert, kondea
Errusiar politikari eta diplomatikoa (Lisboa, 1780 - San Petersburgo, 1862). Errusiako enbaxadako arduraduna izan zen Alemanian eta Herbeheretan (1802-1807), eta Parisen (1808-1811). Garai horretan egindako lanagatik Alexandro I.ak Kanpo arazoetako ministro izendatu zuen 1816. urtean. Nikolas I.ak aginpidea hartu zuenean (1825) Nesselrodek bere karguan jarraitu zuen. Ministroa izan zen garaian eragin handia izan zuen Errusiako politikan. 1856. urtean utzi zuen kargua Krimeako gerran izandako porrotaren ondorioz.
- neskazahartu, neskazahar, neskazahartzen
- neskazahartze
- neskazale
- Neso
- Ness
- Nesselrode, Karl Robert, kondea
- nestor
- Nestor
- nestorianismo
- nestoriar
- Nestorio