Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nektarinido

izond. Zool. Paseriformeen ordenako izen bereko familiako txoriez esaten da. Tamainaz txikiak izaten dira, 9-25 cm luze. Moko mehe luzea, behera okertua eta zerra itxurako ertzak dituena dute. Mihia ere luzea eta estua dute, bi puntakoa. Hegoak berriz laburrak eta biribilduak dituzte, eta koloreak bizi distiratsuak. Nektarra eta intsektuak janez elikatzen dira. Saharaz behetiko Afrika, Arabiako kostaldea, Asiako hego-ekialdea eta Australiako iparraldea dituzte bizi eremuak.