Negulesco, Jean
Estatu Batuetako zinema zuzendaria (Craiova, 1900). Jatorriz errumaniarra zen; oso gazte zela Parisa joan zen, margolaritza ikasteko. 1927an Estatu Batuetara joan zen, bere koadroak erakustera, eta han geratu zen. Hollywood-en janzkerak eta dekoratuak marraztu zituen. Dimitroren mozorroa (1944, The Mask od Dimitrios) eta Titanic (1953) ditu lan nagusietakoak.